Euskara apur bat jakinda ere euskaraz berba egiteko zailtasuna dutenak euskaraz natural berba egiten dutenekin elkartu eta berba egitea errazten duen egitasmoa da BERRIKETAN.

Eta dena diru trukerik gabe egiten da, doan. 

Izena ematen dutenei libre dituzten ordu eta egunen berri galdetzen zaie eta koordinatzaileak 3-4 pertsonako taldeak antolatzen ditu eta astean ordubetez euskaraz berba egitea da helburua (ez dira klaseak, euskaraz berba egiteko taldeak baizik).

Hori dela eta, izena ematera animatzen zaituztegu, bai euskaraz berba egiten duzuenak (taldetxo baten laguntzaile izateko) eta baita euskara praktikatu nahi duzuenak ere;  astean ordubete atsegina pasatzeko beste modu bat duzue eta! 

Eta euskara-praktika hori aurrez aurre izan barik etxetik egin nahi duenak badauka beste aukera bat ere Internet bidez. Horretarako informazioa hemen topa dezakezue: www.mintzanet.net.

Oharra:

Parte hartu nahi baduzu edo informazio gehiago nahi baduzu, JARDUN euskara elkartearekin harremanetan jarri, Errotalde jauregira (Udal Liburutegira) joanda, edo telefonoz: 943 76 36 61 edo e-postaz: jardunkultura@topagunea.eus.

Arloa: