Zer da BERRIKETAN? 

Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta euskara praktikatu nahi duten pertsonak elkartzeko eta hitz egiteko egitasmo bat da. 

Doan da eta astean behin talde txikietan euskara praktikatzeko aukera eskaintzen du. Euskaraz normal hitz egiten duen bat euskara praktikatu nahi dutenekin elkartzen da.

Norentzat da BERRIKETAN?

Euskaraz komunikatzeko gaitasuna izan arren, norekin hitz egin ez daukatenentzat; euskara ikasten dabilenarentzat, euskara erdi-galduta duenarentzat…

Eta euskaraz dakitenak ere partaide dira, laguntzaile modura, praktikatu nahi dutenei euskaraz hitz egiteko aukera eskainiz. Laguntzaileek ez daukate irakasle moduan jokatu beharrik, euskaraz hitz egiteko aukera eskaintzea da helburua. 

AUKERA ZABALAK ESKAINTZEN DITU, ALDAERA DESBERDINEN BIDEZ:

·       OHIKO taldeak: Astean behin beste berbalagun batzuekin mahai baten bueltan euskara praktikatzeko elkartzen diren taldeak.

·       GURASO-LAGUN taldeak: Guraso edo tutoreentzako aldaera. Haurrak direla eta, beraien ordutegi edo zaintza beharretara egokituta dago. 

·       HIKA-LAGUN taldeak: Hitanoa praktikatzeko aldaera.

·       BERBA-LAGUN IBILTARIAK: Astean behin beste berbalagun batzuekin elkartuta, euskara praktikatuz paseatzera joateko taldeak.

·       IRAKURKETA SAIOAK: 3 astean behin, hiztegia eta mintzamena hobetzeko helburuarekin, euskara ikasten ari direnentzako edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez dutenentzako irakurketa saioak.  

Parte hartu nahi baduzu edo informazio gehiago nahi baduzu, JARDUN euskara elkartearekin harremanetan jarri, Errotalde jauregira (Udal Liburutegira) joanda,

edo telefonoz: 943763661 / 605712469 edo e-postaz: jardunkultura@topagunea.eus

Arloa: