Berriketan eta Auzoko programatan parte hartzeko izenemateak zabalik

Berriketan programa Udaleko Euskara Zerbitzuaren, udal euskaltegiaren eta Jardun euskara elkartearen ekimena da, 2006an sortutakoa. Horren helburua da euskara maila hobetu nahi dutenak edo euren inguruan euskaraz berba egiteko aukerarik ez dutenak euskaraz hitz egiten dutenekin elkartu eta hala mintzatzea erraztea.

Udalaren 2018ko egutegirako argazkiak aurkezteko epea zabalik

Udaleko Euskara batzordeak urtero gisa herritarrei gonbidapena egin die udal egutegirako argazkiak bidaltzeko. Aurtengo berrikuntza nagusia da 2018an udalerriaren sorreraren 750. urteurrena izanik argazki zahar eta berriak parean jarriz denboraren joana irudikatu nahi dela. Aukera izango da, baita ere, argazki muntaia eginez, argazki berean iraganeko eta gaur egungo elementuak batzeko.

Koldo Eleizalde lehiaketako sariak banatu ziren larunbatean

Bergarako Udal Pilotalekua leporaino bete zen larunbatean XXXII. Koldo Eleizalde lehiaketako sari banaketa ekitaldirako. Aurtengo edizioan, idatizko zein ahozko generoak izan dira; ipuin idatzia eta komikia eta bertsoa eta kontaketa/interpretazioa alorrak. Gainera, aurtengo berrikuntza bezala, ertsoen alorrean lanak paperean zein grabatuta aurkeztu ahal izan dira. Hona hemen saritu guztiak;

Generoa

Orriak