Euskara ikasteko edota ikasketa osagarriak euskaraz egiteko diru-laguntzak eskatzeko epea hilaren 15ean bukatzen da
Bergarako Udala-k Al, 2015-09-07 13:31-n bidalia
Zapatuan banatu ziren XXX. Koldo Eleizalde Lehiaketako sariak
Bergarako Udala-k Az, 2015-06-03 11:01-n bidalia
KOLDO ELEIZALDE 2015eko saridunak eta sari-emate ekitaldia
Bergarako Udala-k Og, 2015-05-28 12:56-n bidalia
Egin euskaraz 2014ko Errenta aitorpena
Bergarako Udala-k Az, 2015-04-29 09:12-n bidalia
Astelehenean denok Korrikara Bergaran!
Bergarako Udala-k Az, 2015-03-18 08:36-n bidalia
Bergarako Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu datorren astelehenean herritik pasatuko den Korrikan parte hartzera…denok korrikara!!!
Martxoaren 23an pasatuko da Korrika Bergaratik. Elorregitik sartuko da 11ak inguruan eta erdigunean 11:40an izatea espero da. Ibilbidea ondorengo da: San Prudentzio, Labegaraieta, Zubiaurre, San Antonio, Mintegi, Espoloia, Bidekurutzeta, San Martin plaza, Masterreka, Zubieta, San Lorentzo, San Juan, Ubera.
Korrika Kulturalaren baitan antolatutako ekitaldiak
Bergarako Udala-k Og, 2015-03-12 11:56-n bidalia
Kontseiluak deitutako manifestazioarekin bat egin dute Udalak eta Jardunek
komunikazioa-k Or, 2015-02-20 13:31-n bidalia
Euskarak azken aldian jasan dituen erasoak salatzeko, Kontseiluak deituta manifestazioa egingo da otsailak 28an Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara lelopean Donostian.
Mobilizazioaren helburua hizkuntza-politiketan azken aldian Estatuen zein Nafarroako Gobernuaren bidez jasandako “injerentziak” salatzea eta hainbat administrazioetako arduradunek aurrera egiteko hartu duten determinazioa txalotzea da.
Abian da Koldo Eleizalde lehiaketaren 2015eko edizioa
komunikazioa-k Ar, 2015-01-27 10:27-n bidalia
Urtero bezala, abian da Bergarako Udaleko Euskara batzordeak antolatzen duen Koldo Eleizalde lehiaketa. Bergaran jaioek, bertan bizi direnek edo bertan lan edo ikasi egiten dutenek har dezakete parte.
Azkeneko urteetan egin izan denaren bidetik, idatzizko generoak eta ahozkoak eskaintzen dira:
Bertako euskara lantzeko ikastaroak emango dira martxoan
komunikazioa-k Az, 2015-01-14 10:42-n bidalia
Aurreko urteetan bezala, Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Udal Euskaltegiak, Jardunen laguntzarekin, bertako euskara lantzeko ikastaroak antolatu ditu, berba egiterakoan egiten diren akatsik ohikoenak lantzeko.
10 orduko ikastaroak dira, ordu eta erdiko saioetan banatuta daude, 8 laguneko taldea osatu ahala jarriko da habian ikastaroa. Ikastaroak aurretik ere egin direnez hasieratik hasi daiteke edo aurrekoen jarraipena landu.
Oraindik ere eskura daitezke Bergarako Udalaren 2015eko egutegiak
komunikazioa-k Az, 2015-01-07 10:25-n bidalia
Abenduan banatu ziren Udalaren 2015eko egutegiak. Hala ere, oraindik geratzen dira zenbait ale eta norbaitek, edozein arrazoirengatik, etxean jaso ez badu edo gehiago nahi baditu, Udaltzaingoan jaso ditzake.

