Eskaerak 2017ko irailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira Bergarako Udaleko erregistro orokorrean, eta hiru diru-laguntza mota bideratu dira:

1. Bergarako Udal Euskaltegitik kanpo euskara ikasten duten bergararrentzako diru-laguntza. (Bergarako euskaltegian ikasten dutenendako laguntzak euskaltegitik bertatik ematen dira).

2. Udako Euskal Unibertsitatean (UEUn) parte hartzen duten bergararrentzako diru-laguntza.

3. UNEDeko Idazle Eskolak antolatzen dituen modulu eta hitzaldietan parte hartzen duten bergararrentzako diru-laguntza.

2016-2017 ikasturtean edo 2017ko udan egindako ikastaroengatik diru-laguntzarako eskaerak 2017ko irailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira Bergarako Udaleko erregistro orokorrean. Bergarako Udalaren webgunean honako informazioa aurkitu daiteke laguntza hauen inguruan. Zehaztasunak deialdiaren dokumentuan agertzen dira, baina hor agertzen ez den informazio osagarriren bat nahi izanez gero, Udaleko Euskara Zerbitzura deitu (943 77 91 66) edo idatzi (euskara@bergara.eus ) dezakezue.

Arloa: