Kaixo Lagunok

Egin berri ditugu aniztasunaren eta elkarbizitzaren gaineko eztabaida parte-hartzailerako bi saio. Argi geratu da aniztasuna hitzaren esanahia zabala dela eta arlo askotara hedatzen dela. Nolanahi ere, prozesu honetan aniztasunaren markoa jatorriari dagokio, eta jatorriak Bergaran eta Euskal Herrian elkarbizitzarako duen eraginari.

Lehenengo saioan prozesuaren edukia eta helburuak azaldu genituen. Bigarren saioan itxura eman diogu elkarrekin jorratu nahi dugun bideari. Bi saioetan aukera izan duzue iritziak, aukerak eta ikuspegiak elkarri trukatzeko, aniztasunak eta haren eraginak Bergarako jendartean zein eragin izan duten aztertu nahian.

Iritsi da zuentzako eta guretzako unea; alegia, prozesuari ekiteko unea. Horretarako, datorren maiatzaren 27an hausnarketa bat egingo dugu lehenengo esparruaren inguruan: Euskara, Jatorrietako Hizkuntzak, Hezkuntza, Kultura.

Hiru arlo lantzea proposatzen ditugu. Hartara, jatorri ezberdinek zer nolako aukerak eta zailtasunak eragiten dituzten azalduko dugu, eta hainbat alorretan nola eragiten duten jorratuko dugu. Hona hemen alorrak:

EUSKARA, JATORRIETAKO HIZKUNTZAK, HEZKUNTZA, KULTURA

  • Euskara babesteko eta berreskuratzeko elkarteak Bergaran.
  • Hezkuntza-sistema Bergaran. Nolakoa da? Zergatik da horrelakoa?
  • Zeintzuk dira Bergaran eta Euskal Herriak kultura-ardatz nagusiak?
  • Bergarako biztanleen herrietako eta jatorrietako hizkuntza-, kultura-, erlijio- eta hezkuntza-sistemak zeintzuk dira eta nolakoak dira? Eta zergatik dira horrelakoak?

GIZARTEA ETA EKONOMIA

  • Zein da Bergaran bizi garenon gizarte- eta ekonomia -egoera?
  • Zergatik daude aldeak Bergaran bizi garenon gizarte -eta ekonomia- egoeretan?
  • Nolatan da horrelakoa Bergarako eta Euskal Herriko egungo ekonomia eta lan-merkatua? Eta zergatik? Eta Bergaran bizirik dirauten egungo herrietako eta jatorrietako ekonomiak eta lan-merkatuak?
  • Zein ondorio ditu egungo krisiak? Nola egin diezaiokegu aurre Bergaran eta Euskal Herrian? Eta jatorrietako herrietan?

ESKUBIDE POLITIKOAK ETA BIZILEKU-ESKUBIDEAK

  • Nola daude egituratuta bizilekurako eskubideen sistema, herritartasunerako eta naziotasunerako sistema, eta eskubide politikoak eta hauteskunde-eskubideak? Nolakoak dira horiek beste leku batzuetatik etorri garenon herrietan?
  • Nolakoak dira eskubideen egoera eta egoera politikoa Bergaran eta Euskal Herrian, eta jatorrietako herrietan?
  • Zergatik?

Hurrengo hitzorduan, gure metodologia proposatu eta ekarpenak jasoko dira, eta bestalde lehenengo gaia landuko dugu: Euskara, Jatorrietako hizkuntzak, Hezkuntza, Kultura.

Horrenbestez, zure parte-hartzea izango dugulako uste osoan, jakinarazten dizut bilera datorren maiatzaren 27an izango dela, 18:30ean, kultura etxean.