Udalerriko hainbat lorategitan ureztatze sistemaren telegestioa ezarri da

Bergarako hainbat lorategiren ureztatze sistema telegestio bitartez kudeatu ahal izateko instalazioak eginda eta jarrita daude. Lehen fase honetan herriguneko lorategi erdietan ezarri da sistema hau. Riegos Euskadi enpresak egin du lan hori eta lanek 18.780,66 euroko aurrekontua izan dute. 

Igande honetan Domeka Azoka egingo da San Martin Agirre plazan

Igande honetan, uztailak 23, Domeka Azokaren beste edizio bat ospatuko da San Martin Agirre plazan.

Merkatu honen helburua berrerabilpena eta artisautza sustatzea da. Aurten hainbat artistek 16 postu jarriko dituzte guztira. Hortaz, 11:00etatik 14:30era bitartean, denetarik ikusteko eta erosteko aukera izango da.

Orriak