Erreka garbitzeko auzolana egingo da urriaren 13an

Eman izena irailaren 30a baino lehen!!

Debagoieneko Mankomunitateak "Errekaren Astea" antolatu du urriaren erdialdean. Hori baliatuta, Deba Ibaia garbitzeko auzolana antolatu du herritar talde batek Bergarako Udalarekin batera. Honela, urriaren 13an Epeletik Osintxura bitarteko erreka zatia garbitzeko lanetan arituko dira.

"Irakurketa Kluba" izango da Bergarako Udal Liburutegian

  • Jone Arroitajauregik gidatuko du.
  • Klubaren helburua da irakurtzeko zaletasuna duten edo garatu nahi duten pertsonen bilgune izatea.
  • Izena emateko epea irailaren 27ra arte dago zabalik.

Urritik aurrera Irakurketa Kluba izango da Bergarako Udal liburutegian, irakurtzea atsegin duten 18 urtez gorako bergarar guztientzako irekita.

Bergarako Udalaren 2014ko egutegirako argazkiak aurkezteko epea urriaren 2ra luzatu da

Gaia librea izango da eta Bergarako edozein motibori buruzko argazkiak onartuko dira.

Aurreko urteetan bezala, 2014an ere, Bergarako Udalak herriko argazkilarien argazki ederrekin osatutako egutegia kaleratu nahi du.

Hasiera batean argazkiok gai jakin bati, tokiko industriari, buruzkoak izatea erabaki zen baina horretarako zailtasunak antzeman direnez, Euskara batzordeak erabaki du gaia libre uztea eta Bergarako edozein motibori buruzko argazkiak onartzea.

Merkatu eta Merkatu txikiko tasen 2013ko hirugarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak dira

Merkatu eta Merkatu txikiko tasen 2013ko hirugarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak dira:

Epea

Epea

2013ko irailaren 13tik 2013ko azaroaren 13ra

Lekuak eta medioak

Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2013ko azaroaren 14an.

Merkatu eta Merkatu txikiko tasen 2013ko hirugarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak

Merkatu eta Merkatu txikiko tasen 2013ko hirugarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak dira:

Epea

2013ko irailaren 13tik 2013ko azaroaren 13ra

Lekuak eta medioak

Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2013ko azaroaren 14an.

Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:

Agorrosin itxita irailaren 16tik 22ra

Kanpoko jolas igerilekua ere itxi egingo dira datorren udara arte.

Hilaren 16tik 22ra, Agorrosingo kirol gunea itxita egongo da, garbiketa orokorra egin ahal izateko, baita taberna ere.

Dena den asteartetik ostiralera, eguerdiko 12:00etatik 18:00etara, harrera zabalik egongo da informazioa eta izen ematea egin ahal izateko.

Horrez gain, irailaren 15ean uda denboraldia bukatutzat emango da eta, horrekin batera, itxi egingo da kanpoko jolas igerilekua baita.


Orriak