Bergarako irabazi asmorik gabeko entitateek Erramu Zapatuko txosnen ustiapenerako eskaerak egin ditzateke

Eskaerak 2013ko otsailaren 13a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Erramu Zapatuko feria dela eta, 2013ko martxoaren 23an, bi txosna jarriko dira: bat, Seminarioko patioan taloak saltzeko, eta bestea Munibe plazan edo San Martin plazan Eusko Labeldun produktu bat saltzeko. Bi txosna horietako bakoitzaren esplotazioa arautuko duten baldintza pleguak urtarrilaren 23an, asteazkena, onartu zituen Bergarako Udalak.

“Sustraiak han dituenak” monologoa Zabalotegi aretoan eta “Jaizkibel, forma eta koloreen sinfonia” argazki erakusketa Aroztegi aretoan ostiral honetan

Mikel Mitxelenaren “Jaizkibel, forma eta koloreen sinfonia” argazki erakusketa arratsaldeko 19:00etan inauguratuko da Aroztegi aretoan . “Sustraiak han dituenak” monologoa, berriz, gaueko 22.00etan hasiko da Zabalotegin.

Aste honetako kultura ekitaldiak

Aste honetan, ondorengo ekintzetan parte hartzeko aukera izango dugu Bergaran:

2013/01/22 Asteartea

2013/01/22 Asteartea

HITZALDIA: Fracking-aren inguruko hitzaldia.

Hizlaria: Azaitz Unanue.

Irizar Jauregian, arratsaldeko 19:00etan.

2013/01/23 Asteazkena

ZINE KILUBA.- Zine-zikloa: Haurtzaroa

Nadie sabe (H.Koreeda).

Zabalotegi aretoan, arratsaldeko 20:00etan.

Sarrera: 3 €.

2012ko azaroko lan merkatuaren txostena: Sektore guztietan egin zuen gora langabeziak.

2012ko azaroan eskualdeko herrietatik langabezia-tasa altuena izan zuen herria Arrasate zen (%13,73), ondoren Bergara (%12,50) eta zifra baxuagoekin Elgeta eta Eskoriatza daude.

Azaroko datuekin egindako lan merkatuaren txostenak, krisia hasi zenetik izan den langabeziaren zifra altuena hilabete horretan eman zela erakusten du. Datuen arabera, Debagoienan 3.701 langabetu zeuden inskribatuta. Gipuzkoako langabezia osoaren %7,68a suposatzen du zifra honek.

Bertako euskara lantzeko ikastaroak Bergaran

Ikastaroak otsailean hasiko dira eta parte hartu ahal izateko urtarrilaren 31a baino lehen eman beharko da izena. Matrikula 10 eurotakoa da.

Otsailean bertako euskara lantzeko ikastaroak jarriko dira martxan Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Jardun Elkarteak antolatuta. Ikastarootan parte hartu nahi duten guztiek aurrez izena eman beharko dute.

Orriak