Bergarako merkataritza-establezimendu guztiak aintzakotzat hartuko dira lehiaketan, aurrez izena emanda. Izena emateko epea, abenduaren 2tik 10ra bitartean, 943761016 telefono-zenbakira deituta (komertzio-ordutegian).

2019ko abenduaren 5etik aurrera erakusketarako prestatuta egon beharko dute erakusleihoek. Sariak ematerakoan, kontuan hartuko da publizitate-mezuaren imajinazioa, originaltasuna, argiztapena, berrikuntza eta eraginkortasuna, erakusleihoaren kalitatearekin batera. Erakusleihoetan establezimenduan saltzen diren ohiko artikuluak agertu beharko dira. Erakusleihoak apaintzeko gorosti, goroldio, erratz edo izei naturalik ez erabiltzea erregutzen da. Halere, posible izango da lore-haztegi edo loradendetan eskuratutakoak erabiltzea.

Epaimahaia, Sustapen Ekonomikoa eta Turismo batzordeak, Bergarako merkatarien Bedelkar elkartea eta Beart Bergarako arte elkarteak izendatutako pertsonek osatuko dute. Eta herritarrek ere baloratzeko aukera izango dute komertzioetan banatuko zaizkien fitxa bat bete eta Udaletxeko atarian jarritako kaxan sartu beharko dute.

Sariak:

1. saria. Ziurtagiria eta 300€

2. saria. Ziurtagiria eta 250€

3. saria. Ziurtagiria eta 150€

Herritarren saria. Ziurtagiria eta 50€.

Sari guztiak udal bonoetan banatuko dira, Bergarako komertzioetan gastatzeko.

Sari-banaketa abenduaren 18an, asteazkena, izango da.

Oharra: Lehiaketak irauten duen egunetan erakusleihoak argiztatuta edukitzea komeni da, epaimahaiaren lana errazteko: lanegunetan, dendak ixteko ordura arte; eta jaiegun eta bezperetan, iluntzeko 21:00ak arte.

Informazio gehiago: 943 76 10 16