Euskararen Plan Estrategiko berria lantzeko galdetegia prestatu du Bergarako Udalak

Bergarako Udalak Euskararen Plan Estrategikoa egingo du 2024-28 epealdirako. Hori dela eta, herritarren eta herriko elkarteen iritziak eta ekarpenak jasotzeko prozesu bat bideratuko du. Eta horretarako, besteak beste, galdetegi labur bat gertatu du nahi duenak erantzuteko.

Jasotako erantzunen bidez jakingo du Udalak zeintzuk diren, herritarren ustez, landu beharreko arlorik garrantzitsuenak.

Emakume zientzialariak ezagutarazteko lehiaketa ospatu dute Bergarako ikasleek

· Mariaren Lagundiko 6. Mailako ikasle talde batek irabazi du lehiaketa, Elizabeth Blackburn zientzialariaren inguruan eginiko ikusentzunezko lan batekin.

· Laboratorium Museoak eta Bergarako Udalak Emakume Zientzialarien lana nabarmendu nahi izan dute ekimen honen bitartez.

BIDEOA IKUSI: https://youtu.be/I9BJTeoyJ8I?si=J30o92JYFpnisB13

500 zuhaitzetik gora landatuko dituzte Bergaran auzolanean otsailaren 24ean

Otsailaren 24ean Bergarako Udalak eta Kukubaso elkarteak bertako zuhaitzen landaketa antolatu dute Itsasmendiko udal lursailetan, eta, helburu horrekin, bergararrak ekimenean parte hartzera gonbidatu dituzte. Aurtengo bigarren zuhaitz landaketa izango da, eta, kasu honetan, espezie ezberdinetako 500 zuhaitzetik gora landatuko dira.

Oinarrizko sukaldaritza ikastaroa antolatu du Bergarako Elikadura Mahaiak

· Martxoa eta apirila bitartean, Jesus Kalboetxeaga sukaldariak elikagaien aprobetxamendua eta eguneroko ekonomia errazteko ikastaroa eskainiko du.

Bergarako Elikadura Mahaiak oinarrizko sukaldaritza ikastaroa antolatu du martxoa eta apirilean, ‘Elikadura burujabetzan kataiari helduz’ jardunaldien barruan. Izan ere, iazko azarotik otsailera bitartean, ikastetxeekin elkarlanean burutako jarduerak egin dira, eta datozen asteetan ere aipatutako ekimena jarriko da martxan.

Bergarako Udalak bat egin du Sortzetiko Kardiopatien Nazioarteko Egunarekin

Gaur, otsailak 14, Sortzetiko Kardiopatien Nazioarteko Eguna ospatzen da. Bergarako Udalak bat egin du egun horrekin, Sortzetiko Kardiopatiak dituzten Gaztetxo, Gazte eta Familien laguntzarako Elkarteak hala eskatuta. Arazo hori ikustarazteko, oihal bat jarri du udaletxeko balkoian.

Koldo Eleizalde lehiaketaren XXXIX. edizioa martxan jarri du Bergarako Udalak

Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuak Koldo Eleizalde lehiaketaren XXXIX. edizioa aurkeztu berri du. Lehiaketa honen bitartez, lau generotako lanak aurkeztu ahalko dira: : Ipuin idatzia eta poesia, Komikia, Bertsoa, eta Kontakizuna eta interpretazioa. Azkeneko horren barruan daude honako hauek: antzerkia, podcasta, ipuin-kontaketa eta txiste edo umorezko pasadizoen kontaketa.

Bergarako HITANUA lantzeko ikastarua antolatu dau Udal Euskaltegixak

Euskara jakin eta Bergarako hikan berba egitten ikasi nahi badon/badok, hona hemen ikastaro aproposa:
- Oiñarrizkuena ikasteko: 2 orduko 10 saio; martitzen eta eguenetan
- Egutegixa: otsailaren 20xan hasi eta martxoaren 21ian bukatu
- Ordutegixa: 18:30etik 20:30era
- Tokixa: Bergarako Udal Euskaltegixa (Barrenkalea, 33. Irizar jauregixa).
- Preziua: 15 €
- Zeinendako? Euskaraz berba egitten jakin eta Bergarako hitanua ikasteko edota praktikatzeko interesa daukan edozeiñendako.

Erramu Zapatuko ferian postuak jartzeko izen ematea ireki du Bergarako Udalak

Martxoaren 23an San Martin plazan, Ibargarai hiribidean, Seminarioko patioan eta Simon Arrieta plazan ospatuko den Erramu Zapatuko ferian postua jartzeko izen ematea ireki du Bergarako Udalak.

BERGARAKO ERRAMU ZAPATUKO FERIA, ARTISAUTZA ETA GANADU FERIA

Ekintzaren eguna: 2024ko martxoaren 23a, larunbata

Feriaren lekua: San Martin plaza, Ibargarai hiribidea, Seminarioko patioa eta Simon Arrieta plaza

Ordutegia: 9:30etik 14:30era

Orriak