Udal osoko bilkura 2023-11-27
webmaster-k Or, 2023-12-22 14:51-n bidalia
Udal osoko bilkura 2023-10-30
webmaster-k Or, 2023-12-22 14:49-n bidalia
Udal osoko bilkura 2023-10-23
webmaster-k Or, 2023-12-22 14:48-n bidalia
Udal osoko bilkura 2023-09-25
webmaster-k Or, 2023-12-22 14:46-n bidalia
Udal osoko bilkura 2023-07-17
webmaster-k Or, 2023-12-22 14:44-n bidalia
Gorosti loradendak irabazi du Bergarako Erakusleiho Lehiaketa
Bergarako Udala-k Og, 2023-12-21 19:26-n bidalia
Bergarako Udalak herriko komertzioetako Erakusleiho Lehiaketa antolatu du beste urte batez, eta aurtengoa Matxiategi 1 kalean kokatuta dagoen Gorosti Loradendak irabazi du (350€).
Bigarren saria, berriz, Barrenkale 35 kaleko Wood Uhuruk bereganatu du (300€). Azkenik, Zare Frutadendak (Irizar Ibilbidea, 3) lortu du hirugarren saria (200€). Gainera, Herritarren Saria Wood Uhuru-k irabazi du. Bukatzeko, 104. zenbakia izan da saritua. Guztira 175 herritarrek parte hartu dute bozketan.
Sari guztiak Udal Bonoetan banatu dira, Bergarako komertzioetan gastatzeko.
Ibargarai eta Urteaga arteko bidegorriaren lehen fasea bukatu du Bergarako Udalak
Bergarako Udala-k Og, 2023-12-21 10:08-n bidalia
Bergara eta Antzuola batu nahi dituen bidegorriaren lehen fasea bukatu berri duela iragarri du asteon Bergarako Udalak. Ibargaraiko autobus geltokitik Urteagara arteko tramoko obraren lehen fasea amaituta, 2024ean bigarren faseari ekingo dio Udalak, eta horretarako 350.000 euroko diru partida txertatu du hurrengo urterako Aurrekontu Proiektuan.
Osintxuko ‘Txuringo’ taberna auzotarrentzako elkargune batean bihurtuko du Bergarako Udalak
Bergarako Udala-k Ar, 2023-12-19 10:03-n bidalia
Astelehen honetan ospatutako osoko bilkuran, Bergarako Udalak Osintxuko plazan dagoen Txuringo taberna eta baju horretan dagoen lokala erostea onartu du, Osintxu biziberritzeko planaren baitan. Neurri honekin Udalak bertakoentzako ezinbesteko zerbitzua eta kohesiorako elkargunea izango den proiektua garatu nahi duela nabarmendu du gobernu taldeak udalbatzan.
Itsasmendiko basoan bertako espezieak landatzeko hitzarmena onartu du Bergarako Udalak
Bergarako Udala-k Ar, 2023-12-19 09:11-n bidalia
Tasa ezberdinen kobrantza epea ireki du Udalak
Bergarako Udala-k Al, 2023-12-18 09:39-n bidalia
MERKATU ETA MERKATU-TXIKIKO TASAK:
Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu Merkatu eta Merkatu-txikiko tasen 2023ko laugarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:
Epea:
· 2023ko abenduaren 14tik 2024ko otsailaren 14ra
Lekuak eta medioak:
· Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontetik kobratuko ditugu 2023ko otsailaren 14an.
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 34
- 35
- 36
- 37
- 38
- 39
- 40
- 41
- 42
- …
- hurrengoa ›
- azkena »