'Ekonomia morala: ekonomia, ondarea eta historia Bergaran' hitzaldia

Hitzaldi honek emango die bukera azaroan Bergarako Udalak antolatutako ekitaldi kulturalei. Ostiralean, azaroak 30, izango da Bergarako Irizar Jauregian, arratsaldeko 19:30etan.

Bergarako herritarrek gure herriaren historia eta ondarea hobeto ezagutzeko aukera izan dezaten, hainbat ekimen antolatu ditu azken hilabeteotan Bergarako Udalak; gure herri nortasuna ikusgarri diren harrizko eraikinetatik haratago baitoa.

“La motivación para el estudio/ dificultad para estudiar” hitzaldia gurasoentzako

Abenduaren 12an izango da Bergarako Kultur Etxean, arratsaldeko 18:00etan.

Ohi duen bezala, Bergarako Udaleko Prebentzio Zerbitzuak gurasoei zuzendutako hitzaldia antolatu du abenduaren 12rako. Kasu honetan, haur eta nerabeen artean ikasteko motibazioaren eta ikasteko zailtasunen inguruan, “La motivación para el estudio/ dificultad para estudiar” izenburupean.

Hitzaldia Etxadiko kideek emango dute, hau da, Orientazio Psikologikorako Zerbitzua eskaintzen duten profesionalek.

Gaur, “Bakea, erosotasuna eta duintasuna. Zaintza Aringarriak” Osasun Ikasgela egingo da Irizar Jauregian

David Avellanalek, Debagoieneko Ospitaleko Barne Medikuntzako sendagilea eta DEBAGOIENEKO ESIko ospitale arretako erreferente Zaintza Aringarrietan, eta Jesús Millasek, Oñatiko Osasun Zentroko familia mediku eta DEBAGOIENEKO ESIko Lehen Mailako Arretako erreferente Zaintza Aringarrietan, hitzaldia eskainiko dute gaur, azaroaren 22an, zaintza aringarriei buruz eta Debagoienean dagoen zerbitzu berriari buruz.

Atez-atekoaren inguruko informazio bulegoa azaroaren 23an inauguratuko da

Oxirondoko azokan kokatuta egongo den Bulegoa jai giroan inauguratuko da eta bertan hainbat ekimenetan parte hartzeko aukera izango dute heldu eta gaztetxoek. Azken hauek, CD zaharrak apaingarri eder bilakatzeko aukera izango dute Gabonetan gure herria apaintzeko.

Datorren asteko ostiralean, azaroak 23, Hondakinak Gutxitzeko Europar Astearen baitan, Bergarako Udalak Atez-atekoari buruzko informazio bulegoa irekiko du. Bulegoa Oxiondoko azokan kokatuko da, herritaren zerbitzura.

Hitz gurutzatuen binakako lehiaketak ospatuko dira berriz Bergaran

Ez dira hiztegi elektronikoak, ez eta ordenagailuak onartuko, bai ordea hiztegi-liburuak.

Aurten, bigarren aldiz, Hitz gurutzatuen binakako lehiaketak antolatu ditu Bergarako Udalak. Bertan, Bergaran bizi edota ikasten ari direnek hartu ahalko dute parte. Horretarako, bi kategoria bereiziko dira:

-A kategoria: 12-16 urte bitartekoak. Hemen sartuko dira 2012an adin horiek betetzen dituztenak ere. -B kategoria: 17 urtekoak edo zaharragoak. Kategoria honetan sartuko dira 2012an 17 urte beteko dituztenak .

Orriak