Pasatu da hilabete eta dagoeneko urte berriari ekin diogu. KafeKonpon-etik ere gogotsu gaude hasitako bidearekin jarraitzeko.

Dakizuen moduan ekimen honekin etxean baztertuta dauzkagun tresnak konpontzen ahalegintzen gara: irrati zaharrak, TB mandoak, elektratresna txikiak, berogailuak…

Guztion artean ekarten duzuena konpondu eta gauzak berrerabiltzeko filosofiarekin.
 
Urtarrilaren 8an, asteazkena, 16:00an San Joxepeko lehenengo pisuko aretoan elkar ikusiko dugu.

Zatoz eta kafe goxoa hartuz, ekarten duzuna zurekin konponduko dugu…