Euskal Filmak zikloaren baitan 3 film izango dira
admin-k Az, 2012-09-05 17:37-n bidalia
Iraileko asteazkenetan euskarazko zinea izango da Bergarako Zabalotegi Aretoan
Bergarako Udalak eta Jardun Euskara Elkarteak elkarlanean Euskal filmak zikloa antolatu dute irailerako asteazkenetarako. Bergarako Zabalotegi aretoan izango dira emanaldiak.
Ekimen honen bitartez euskarazko zinea eskaintzeaz gain, Euskal Herrian bertan ekoiztutako produkzioa indarrean jarri nahi du Udalak. Baita mota honetako filmak herritarrei eskuragarri jartzea ere.
Diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik gobernuz kanpoko erakundeentzat
admin-k Al, 2012-09-03 17:08-n bidalia
Diru-laguntzak garapen bidean dauden herrialdeetako bizilagunen baldintzak hobetzeko programak abian dituzten gobernuz kanpoko erakundeentzat izango dira.
Bergarako Udalak Gobernuz kanpoko erakunde edo instituzioentzako 52.600 euroko diru-laguntza du prest.
Diru-laguntzak eskatzeko aukera gizarte zerbitzuen alorreko elkarteentzat
admin-k Al, 2012-09-03 16:53-n bidalia
Elkarteen artean banatzeko dagoen aurrekontua 18.000€ da. Diru-laguntzak eskatzeko epea irailaren 29an bukatuko da.
SAN MATEIXAK 2012
admin-k Or, 2012-08-31 14:12-n bidalia
Irailaren 2an ospatuko dira. Animatu"
Egitaraua
11:00etan: Meza Nagusia
11:30etan: Trikitilariak (Fandango eta Arin-Arina)
11:30etan: Txistorra eta poteua
12:00etan: Bola jokua
12:30etan: Ugarixo jokua
13:00etan: Toka jokua
Osintxu Auzoko jaiak
admin-k Og, 2012-08-30 15:41-n bidalia
Urtero bezala, Osintxuko jaiak ospatuko dira aurten ere. Ostiralean hasi eta ekimenen jositako asteburua izango da.
Hona hemen egitaraua
ABUZTUAK 31, ostirala
18:00etan Etxaflero jaurtiketa eta jaien hasiera.
18:30ean Bizikleta martxa Plaentxira mozorrotuta. Saria mozorro onerari.
20:00etan Trikitilariak.
20:30ean Buruhandiak.
23:00etan Kontzertuak “Hardflip”, “Nafarroa 1512” eta “Belceblues”.
IRAILAK 1, larunbata
Kalean da Iraileko kultur gida
admin-k Og, 2012-08-30 15:33-n bidalia
San Martin jaetarako danborradaren entseguak
admin-k Og, 2012-08-30 15:31-n bidalia
Irailaren 3, 4, 6 eta 10, 11, 12, 13 izango dira San Martin jaietako haur eta nagusien danborradetako entseguak, Udal pilotalekuan.
Arratsaldeko 19:00etan haurren txanda izango da. Parte hartzaileak 4 urtetik gorakoak izango dira, 4 urtetik beherako haurrek ezin dute ez danborradan ez entseguetan parte hartu.
Bai entseguetan bai danborrada egunean gerrikoa eraman behar da, danborra eusteko.
Nagusien entsegua, arratsaldeko 20:00etan izango da goian aipatutako egunetan eta tokian.
Ostegun honetan izango da Bermugaren azken emanaldia
admin-k Al, 2012-08-20 11:13-n bidalia
Madalena plazako kontenedoreak ezingo dira erabili denboraldi batean
admin-k Ar, 2012-08-14 11:29-n bidalia
Zonaldean hainbat obra egingo dira 2012ko abuztuaren 14tik irailaren 3ra arte.
Komenio kaleko lur-azpiko kontenedoreekin gertatzen den bezala, Madalena plazakoak ere ezingo dira denboraldi batean erabili. Hainbat konponketa egin behar dira zonaldean eta kamioiak ezingo ditu hustu. Horregatik, 2012ko abuztuaren 14tik irailaren 3ra arte ezingo dira erabili.
Komenio kaleko lur-azpiko kontenedoreak ezingo dira erabili denboraldi batean
admin-k Og, 2012-08-09 14:53-n bidalia
Kontenedoreetan hainbat konponketa egingo dira 2012ko abuztuaren 13tik irailaren 3ra arte.
Komenio kalean kokatutako lur-azpiko kontenedoreetan hainbat konponketa egin behar dira. Horregatik, 2012ko abuztuaren 13tik irailaren 3ra arte ezingo dira erabili.