Aste honetako kultura ekitaldiak
admin-k Ar, 2013-02-19 13:18-n bidalia
Aste honetan ere, ekitaldi ugariz gozatzeko aukera izango dugu.
2013/02/20 Asteazkena
HITZALDIA: Hizkuntza ekologikoa
Hizlariak: Itsaso Lekuona eta Mikel Ozaita, Topaguneko teknikariak.
Antolatzailea: Jardun euskara elkartea.
Kultura Etxean, arratsaldeko 19:00etan.
Zine-kluba: Starbuck (Ken Scott).
Zabalotegi aretoan, arratsaldeko 20:00etan.
Sarrera: 3 €
2013ko urtarrileko Lan merkatuaren txostena
admin-k Az, 2013-02-13 12:58-n bidalia
Kontsultatu hemen 2013ko urtarrilekoko Lan merkatuaren txostena.
Lan merkatuaren txosten guztiak Bergarako Udalaren webgunean argitaratzen dira Udala ataleko, Lan Merkatuaren Txostena azpiatalean.
Otsailaren 20an Hizkuntza ekologiari buruzko hitzaldia egongo da Kultur etxean
admin-k Az, 2013-02-13 12:29-n bidalia
Jardun elkarteak antolatutako hitzaldian, Itsaso Lekuona eta Mikel Ozaita Topaguneko teknikariek parte hartuko dute.
Bergarako Jardun euskara elkarteak, besteak beste, munduko hizkuntz aniztasuna eta hizkuntzen arteko harremanak ezagutarazteko helburua duen, "Hizkuntza Ekologia" hitzaldia antolatu du.
Mikel Erentxun-en kontzertua bertan behera geratu da
admin-k Ar, 2013-02-12 15:35-n bidalia
Kontzerturako sarrera erosi dutenek, Bergarako Kultur etxean bueltatu dezake eta ordaindutako dirua berreskuratu.
Datorren otsailaren 15ean Mikel Erentxunek Zabalotegi Aretoan eskaini behar zuen kontzertua bertan behera geratu da taldearen logistika arazoak direla eta.
Kontzerturako sarrera erosi dutenek, Bergarako Kultur etxean berreskuratu ahal izango dute dirua sarrera bueltatuz.
Datorren astean ere hainbat atartetako herritarrekin bilerak deituko ditu Udalak hondakin bilketa selektiboaren inguruko iritziak biltzen jarraitzeko.
admin-k Or, 2013-02-08 15:29-n bidalia
Honela, Bergarako ahalik eta toki gehienetara iristea lortu nahi du.
Datorren astean, bigarren erronda hau bukatutakoan, bileretan izandako parte-hartzearen eta iritzien berri emango du Udalak, baita esperientziaren balorazio orokor bat ere.
Bileren gaineko informazio gehiago hemen eskuragarri.
Bergara eta Oñatiko Eskola Agenda 21aren buletina
admin-k Og, 2013-02-07 16:45-n bidalia
Debagoienako herri bi hauetako ia 4000 ikasle hondakinen pilaketa aztertzen ari dira ikasturte honetan zehar eta maiatzean lan horretatik jasotako emaitzak eta proposaturiko ideiak aurkeztuko dituzte.
Tokiko Agenda 21a, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ingurumen hezkuntzarako sustatutako programa da eta ikastetxeek garapen iraunkorraren eta eskolako kalitatearen alde udalekin elkarlanean aritzeko konpromisoa hartzea du helburutzat.
Zabor, Estolderia eta Uraren tasen 2012ko bigarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea irailaren 10ean bukatzen da
admin-k Og, 2013-02-07 16:30-n bidalia
Uztailaren 10etik irailaren 10era izango da borondatezko diru-sarrera egiteko epea.
Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten zaie, Zabor, Estolderia eta Uraren tasen 2012ko bigarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea uztailaren 10etik irailaren 10era izango dela.
“Herrien arteko pilota txapelketa” jokatuko da ostiralean udal pilotalekuan
iugarteburu-k Og, 2013-02-07 16:30-n bidalia
BKEko pilota sailak antolatuta, Herrien arteko pilota txapelketako hiru partidu jokatuko dira ostiralean udal pilotalekuan Bergara eta Donostiarren artean.
Larunbat goizean, aldiz, Udaberriko txapelketako lau partidu jokatuko dituzte Angiozarren. Partiduak goizeko 10:30etan hasi eta 14:00etan bukatuko dira.
95 bazkari txartel gehiago jaietako bazkari herrikoirako
admin-k Og, 2013-02-07 16:30-n bidalia
Txartelak maiatzaren 22an egongo dira salgai.
Pentekoste jaietan maiatzaren 28an, astelehena, egingo den herri bazkarirako txartelak agortu ostean (700 txarteleko muga zegoen jarrita udaletik) eta herritarren eskaera ikusita, azpiegiturak eta gastu-sarrerak aztertu ondoren, beste 95 bazkari txartel salgai jartzea erabaki da.
"Apirilean Musika" egitaraua
admin-k Og, 2013-02-07 16:30-n bidalia
Apirilaren 23a eta 27a bitartean hainbat emanandi izango dira Musika eskolak antolatuta.
