ERRAMU ZAPATUKO FERIA DELA-ETA, 2026KO MARTXOAREN 28AN EUSKAL LABELA DUEN PRODUKTUA ERRETA SALTZEKO JARRIKO DEN TXOSNAREN USTIAPENA ARAUTUKO DUTEN OINARRIAK
1. Xedea
2026ko martxoaren 28an, Udalak San Martin plazan jarriko duen txosnaren ustiapena adjudikatzea da oinarri hauen xedea.
Txosna hau izango da Eusko Labeldun kalitatea duen produktu bat bertan erre edo prestatu, eta ondoren saltzeko.
2. Eskaerak
Bergarakoak izan eta irabazi asmorik ez duten kultur edo kirol elkarteek, herri-taldeek eta ongintzako elkarteek aurkez ditzakete eskaerak, eta baita ere Bergaran delegazioa izan eta udalerrian urtean zehar herritarrei zuzendutako ekintzak burutzen dituzten elkarteek, lehentasuna izango dutelarik kultura, kirola, hezkuntza edo irakaskuntza eta ongintza helburu dituzten herriko taldeek, baina betiere azken hauek aurreko urtean Eusko Labela duen produktua saltzeko txosnaren adjudikazio-hartzaile izan ez badira.
Adinez nagusia den eta jarduteko gaitasun osoa duen pertsona batek sinatu beharko du eskaera.
Eskaera idatziz aurkeztuko da horretarako honi erantsitako inprimakia derrigorrez erabilita. HEMEN Eusko Labela duen produktua saltzeko eskaera inprimakia >>
Eskaera aurkeztearekin soilik ulertuko da txosnaren jardueraren erantzukizun osoa eta baldintzak betetzearen erantzukizuna eskatzaileak bere gain hartzen duela.
Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 4an bukatuko da, egun hori barne, eta udaleko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira.
3. Adjudikazio-hartzaileen betebeharrak
Txosnaren ustiapenaren adjudikazio-hartzaileak honako betebeharrak izango ditu:
- a) Txosnan bertan prestatutako Eusko Label kalitatea duen produktua saldu beharko da, sagardo, ardo, ura edo antzeko edariekin lagunduta. Bi produktuen prezioa gehienez ere 2,5 euro izango da. Eskatzen duenari edaria ala eskaintzen den janaria bakarrik saldu ahal izango diote, eta kasu horretan bakoitzaren prezioa ezingo da 1,5 euro baino gehiago izan.
- Pintxoari lagunduko dion ogia adjudikazio-hartzailearen kontura izango da.
- b) Goizean Udalak adieraziko dion orduan zabaldu eta eguerdiko 15:00etarako itxi beharko da.
- c) Bergarako Udalak doan emango dio adjudikazio-hartzaileari sukaldatuko den Eusko Label produktua, eta erretzeaz Kalitate Fundazioa arduratuko da (Udalak bere gain hartzen duen Eusko Labeleko produktuaren kostua)Adjudikazio-hartzaileak edari batekin lagunduta salduko du, pintxo erara, eta edariak, edalontziak, ogia etab. adjudikazio-hartzailearen kontura izango dira.
- d) Txosna utzitako baldintza berdinetan bueltatu beharko da, eta egunean bertan salmenta bukatu ondoren eremu guztia eta ingurua garbi eta libre utzi beharko da.
- e) Adjudikazio-hartzaileek arduradun bat izendatu beharko dute Udalarekiko harremanetarako. Izendapen hori idatziz egin eta Udaletxeko B@Z zerbitzuan aurkeztu beharko da, adjudikazioaren berri jasotzen dutenetik kontatzen hasi eta 5 egun naturaleko epean.
- Horrela egiten ez badute eskaera aurkeztu eta sinatu duena bera dela ulertuko du udalak
- f) Jendaurrean lan egin behar dutenek euskaraz hitz egiten jakin beharko dute eta kartelak ere euskaraz egon behar dira.
- g) 375 euroko fidantza jarri beharko dute, martxoaren 18ko 12:00ak baino lehen.
- h) Egun horretarako behar den generoa batzeko adjudikazio-hartzaileek bestelako behin-behineko instalazio edo eranskinik beharko balute, beraien kontura muntatu eta kendu beharko dute, eta aurrez okupazioa zelakoa izango den jakinarazi beharko dute Udalean. Instalazio hori ere postua husteko epe berean kendu beharko dute.
- i) Ura eta argindarra behar izanez gero, udala egingo da horren kargu, eta gutxienez 10 egun lehenago jakinarazi beharko du adjudikazio-hartzaileak horren premia.
- j) Edalontzi berrerabilgarriekin egin beharko da lan, derrigorrez. Behar izanez gero Udalak baditu eta Kultura Departamentuan eskatuko dira. Garbituta entregatu beharko dira eta bueltatu ez den edalontzi bakoitzeko euro 1 ordaindu beharko da.
- k) Sortzen diren hondakinak ongi sailkatuta biltzen direla ziurtatu beharko da. Horretarako, Udala arduratuko da ontziak ekitaldia burutuko den gunera eramateaz. Organikorako 2 edukiontzi utziko ditu (120 litrokoak) eta bestelakoak edukiontzi bana. Jaia bukatutakoan udala arduratuko da organikorako ontzi hauek jasotzeaz eta larrialdi-gunera eramateaz. Ontzi arinei, paperei eta/edo beirari buruz, berriz, adjudikatzaile-hartzailearen ardura izango da dagozkien edukiontzietara botatzea.
- l) Feria egunean ez da musika, kartel edo antzekorik jartzerik egongo; prezioak, Bergarako Udalaren eta Label Kalitate Fundazioaren laguntzaren aipamena eta taldearen izena izan ezik.
- m) Apirilaren 7ko 1/2016 Legeak (Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzkoak) ezarritakoaren arabera, 18 urtetik beherakoei edari alkoholikorik edo tabakorik ez saltzea, debekatuta baitago.
4. Adjudikazioa
Zozketa bidez egingo da ustiapenaren adjudikazioa, 2026ko martxoaren 11n, 12:00etan, udaletxe honetan, Kerexeta bilera gelan.
Eskaera aurkeztu eta baldintzak betetzen dituztenen artean egingo da zozketa; lehentasuna izango dute aurkeztutako taldeen artean kultura, kirola, hezkuntza edo irakaskuntza eta ongintza helburu dituzten herriko taldeek eta helburu hori ez duten beste taldeek, betiere azken hauek aurreko urtean Eusko Labela duen produktua saltzeko txosnaren adjudikazio-hartzaile izan ez balira.
Horrenbestez, beste guztiekin itxoite-zerrenda egingo da.
5. Udalaren betebeharrak
Udalak txosna eta mahai batzuk jarriko ditu San Martin plazan.
Beste beharrik egonez gero, aurrez eskatuko zaio udalari.
6. Ustiapen-eskubidea
Adjudikazio-hartzaileak ezin izango du ustiapen-eskubidea beste edozein talde, elkarte edo abarri laga edo zeditu.
Interesik ez balu, 2026ko martxoaren 18a baino lehen Bergarako Udalari idatziz jakinarazi beharko lioke, eta honek zozketan erreserbarako atera denari adjudikatuko dio.
| Eranskina | Tamaina |
|---|---|
| 231.5 KB |
