BERGARAKO ERRAMU ZAPATUKO FERIAN TALO TXOSNA JARTZEKO GUNE BATEN ADJUDIKAZIOA ARAUTUKO DUTEN OINARRIAK
Ekintzaren eguna: 2026ko martxoaren 28an, larunbata
Talo txosnaren kokapena eta ordutegia
Udalak 6 x 4 neurriko espazio bat utziko du Seminarioko patioan talo txosna jartzeko adjudikazio-hartzaileak.
Ordutegia: 9:30etik 14:30era
Txosnak eta bertan behar diren produktuek 9:30erako jarrita egon beharko dute. 07:30ak baino lehen ezingo da txosnarik muntatzen hasi, eta 14:30etik aurrera jaso beharko da.
9:30-14:30 bitartean ezingo da karga/deskargarako ibilgailurik sartu.
Eskabideak aurkezteko lekua eta modua
Eskaerak egiteko derrigor oinarri hauei erantsitako inprimakia erabili beharko da. Inprimakia egoki osatuta eta sinatuta egon beharko da.
Inprimaki hori erabilgarri egongo da udaleko web-orrian: HEMEN TALO txosna jartzeko eskaera-orria >>
Horrekin batera, honako dokumentu hauek ere aurkeztu beharko dira:
Kasu guztietan:
➢ Eskaera egiten duen pertsonaren NANa
➢ Identifikazio fiskaleko zenbakiaren (IFK) agiria pertsona juridikoen kasuan.
➢ Jarduera ekonomikoen gaineko zergan altan egotearen egiaztagiria, eskaera eginiko produktuen salmentari dagokion atalean.
➢ Hazienda Foralak egindako egiaztagiria non jasoko den zerga-betebeharretan egunean dagoela, eta baita Gizarte Segurantzak egindako egiaztagiria ere, non jasoko den egunean dagoela Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan.
➢ Osasuneko erregistro-zenbakia edo osasuneko baimena (giza kontsumorako elikagaien kasuan).
➢ Elikagaiak manipulatzeko txartela, edo baliokidea den ikastaroaren ziurtagiria, ontziratu gabeko produktuen salmentaren kasuan. Bost urtetik goragoko dokumenturik ez da onartuko.
➢ Jarduera ekonomikoaren arriskuak estaltzen dituen erantzukizun zibileko aseguru baten ordainagiria eta poliza (gutxienez 150.000 euroko estaldura izan beharko du).
Oharrak:
- Dokumentu guztiak pertsona edo enpresa beraren izenean egon behar dute.
- Ez da tramitatuko dokumentazioa irakurtezina duen edo osatu gabe dagoen inolako eskaerarik.
Dokumentazio guztia ez aurkeztea arrazoi nahikoa izango da onartutakoen zerrendan ez sartzeko.
Eskaerak, goian aipatutako dokumentazioarekin batera, honela aurkeztu daitezke:
- Helbide elektroniko honetara bidalita: ferixabergara@bergara.eus
- Edo web-orrian zintzilikatuta egongo den formularioa erabilita (http://www.bergara.eus/)
- Edo bestela, udaletxeko BAZen (herritarren arreta zerbitzuan) bertaratuta.
Eskaera egiteko epea:
2026ko otsailaren 27ra arte, egun hori barne.
Adjudikaziorako prozedura
Eskaerak aurkezteko epea amaitutakoan, udalak onartutako eta baztertutako eskatzaileen behin betiko zerrenda prestatuko du eta 2026ko martxoaren 4an web orrian argitaratuko du, erreklamazioetarako edota falta den dokumentazioa aurkezteko 5 eguneko epea emanez. Erreklamazioak edota falta den dokumentazioa posta elektronikoko helbide honetara bidali beharko dira: ferixabergara@bergara.eus
Erreklamazioak edo aurkeztutako dokumentazio osagarria aztertu ondoren, udalak onartutako eta baztertutako eskatzaileen behin betiko zerrenda prestatuko du eta web-orrian argitaratutako du 2026ko martxoaren 12an.
Baldintza guztiak betetzen dituzten eskabideen artean postuaren esleipena zozketa bidez egingo da.
Zozketan ateratzen denak Seminarioko patioan gunea izango du.
Zozketaren eguna: 2026ko martxoaren 16an, 12:00etan, Udaletxeko Kerexeta bilera-gelan (beheko solairuan).
Emaitza web-orrian argitaratuko da 2026ko martxoaren 18an.
Adjudikazioa eskuratzeko baldintzak bete baina adjudikazioa eskuratu ez dutenekin, itxarote-zerrenda bat osatuko da.
Norbaitek uko egin nahi balio, udalari posta elektronikoaren bidez jakinarazi beharko dio (ferixabergara@bergara.eus helbidera mezua bidalita) 2026ko martxoaren 21a baino lehen, eta udalak itxarote-zerrendan hurrengo geratu denari adjudikatuko dio.
Adjudikazio-hartzaileen betebeharrak:
Seinaleztapena eta dokumentazioa
- Txosnako arduradunek ondo ikusteko moduko leku batean jarri beharko dute emandako identifikazio-txartela.
- Udal langileek edo arduradunek eskatutako dokumentazioa derrigorrean aurkeztu beharko da.
- Salgai jarritako produktuen prezioak kartel batean jarriko dira, edonork ondo ikusteko moduko lekuan.
- Taloa txosnan bertan egin beharko da, eta soilik saldu ahal izango da taloa osagarriarekin (txorizoa, hirugiharra, txokolatea…).
- Parte-hartzaileek haien ekoizpenen jatorria argi adierazi eta bermatu beharko da.
- Produktuekin zerikusia duten agiri guztiak Udal Ikuskatzailetzaren eskura egongo dira (osasun-erregistroa, etiketak eta produktuaren jatorria identifikatuko duten gainerako agiri guztiak). Agiri horiek ez badaude, identifikatu gabeko produktuak berehala kentzeko agindua eman ahal izango da eta/edo zigor bat jarri ahal izango da, osasun arloan
- Jendaurrean jartzen diren testuen hizkuntza:
- Udalaren hizkuntza-irizpideei jarraituz, jendaurrean jartzen diren kartelak (produktuen izenak eta bestelako informazioak) euskaraz egon beharko dira (edo, behar denean, euskaraz eta gaztelaniaz, euskarari lehentasuna emanda).
- Testuak euskaratzeko laguntza behar izanez gero, UEMAra jo daiteke (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea: 943 81 66 99 edo komunikazioa@uema.eus) edo baita Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzura ere (euskara@bergara.eus), betiere astebete aurretik.
- Eta feria-egunean testuen hizkuntzaren jarraipena egingo da.
Produktuen gaineko informazioa
- Produktuaren kalitatearen erantzule izango dira une oro. Produktu horiek ezingo diete eragin inolako osasun edo segurtasun arriskurik kontsumitzen dituztenei, ez dute kalitatean ez kantitatean iruzurrik egingo, ez dira faltsifikatuta egongo, ezingo dira identifikatu gabe egon eta komertzializatzeko gutxieneko baldintzak bete beharko dituzte.
- Tenperatura hotzean eduki beharreko produktuak saltzen dituztenek derrigorrean izan behar dituzte hozkailuak, produktu guztiak bertan gorde ahal izateko.
- Ontziratu gabeko produktuak ekoizten dituzten ekoizle guztiek eduki beharko dute Elikadura Higiene arloko Prestakuntza jaso dutela egiaztatzen duen Ziurtagiri Indibidual Eguneratua, fruta eta barazkien kasuan izan ezik.
- Ezingo da janari-produkturik zoru gainean utzi (bestelako euskarririk gabe).
- Elikagaiak, eta batez ere urdaitegiko produktuak, ez dira jendearekin kontaktuan jarriko, ezta ontziratu gabeko produktuak ere, eta behar bezala babestuta eduki beharko dira, erakusleihoak edo antzekoak erabilita.
- Operazioaren diru-kopurua 400 eurotik beherakoa bada, egindako salerosketaren frogagiri gisa derrigorrezkoa da bezeroei gutxienez faktura sinplifikatua ematea, eta hor agertu behar dira agiri-zenbakia, enpresaren izena, helbidea, xehetasuna, diru kopurua eta data. Kopurua 400 eurotik gorakoa bada, faktura arrunta eman beharko da.
Beste betebehar batzuk:
- Standean, ezarritako ordutegian, titularrak egon beharko du –edo, hala badagokio, hark izendatutako pertsonak–, eta Gizarte Segurantzan alta emanda izan beharko du.
- Adjudikatutako lekua baino ezingo da erabili.
- Jarduera gauzatzen duten bitartean, arlo horretan indarrean dagoen araudiak ezartzen duena bete beharko dute, batez ere ondoko gaiei dagokienean: osasun publikoa, merkatuen diziplina, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen babesa, eta zerga-erregimena eta Gizarte Segurantza.
- Feria-toki osoan zehar bete beharko dira adjudikazioa emateko ezarri diren baldintzak eta betebeharrak, baita eskudunak diren udal arduradunek emandako jarraibideak ere.
- Feriak irauten duen artean derrigorrean bete beharko dira begirune, txukuntasun eta garbitasun baldintzak. Saltzen dagoenak garbi egon beharko du, baita aldean daraman arropak eta jarduerarako behar dituen tresnek ere.
- Behar beste produktu izango dela bermatzea, saltzearen ondorioz txosna hutsik gera ez dadin.
- Txosnan, erreklamazio-orriak jarriko dira herritarren eskura.
- Azokaren behar bezalako garapena aldatu edo eragotziko duen ekintzarik ez egitea.
- Antolatzaileak oinarriak betearaziz emandako jarraibideak bete beharko dira.
| Eranskina | Tamaina |
|---|---|
| 239.5 KB |
