Maiatzaren 28an DOMEKA AZOKA ospatuko da Bergarako San Martin plazan. Azoka hau elkartrukea, berrerabilera eta artisautza sustatzeko sortu zen. Azoka goizeko 11:00tik 14:30era izango da eta lehentasuna dute bigarren eskuko produktuak saltzen dituztenak eta herriko eta eskualdeko artisauek. Izena emateko azken eguna maiatzaren 22, astelehena, izango da eta merkatuan parte hartuko den ala ez maiatzaren 24ean, asteazkena, konfirmatuko da emailez. Azokan parte hartzeko, eman izena hemen