Bergarako ikastetxeetako haur eta gazteek biodibertsitatearen gaia landu dute 2016-2017 ikasturtean zehar. Landutako guztiarekin, udaletxean izan dira gaur Elena Lete alkateari eta Lander Arregi eta Izaskun Labaien zinegotziei euren proposamenak egiten. Hona hemen egin dituzten proposamen guztiak;

             ZUHAITZ LANDAKETAK

-          Zuhaitz eguna antolatu eta egun horretan bakoitzak bere zuhaitza landatu bere izenarekin

-          Autoktonoak diren landareak eta zuhaitzak landatu eta inbaditzaileak diren espezieak detektatzen/kentzen saiatu.

-          Baso eta ibaiertzetan bertako zuhaitz/landareak landatu (haltza...)

            HERRIKO PARKEAK

-          Santa Ana parkean mahai eta eserlekuak jarri

-          Bidexka egokiak egin landareak ez zapaltzeko

-          Konde parkean iturria jarri

-          Santa Ana eta Konde parkean komunak egin

-          Argiztapen egokia jarri

-          Informazio panelak jarri bertako historia, fauna eta landaretza adieraziz edota berritu

-          Errekalde eta Usondo parkeetan zakarrontziak jarri.

-          Herriko parke guztietan (eta batez ere Laboratorium-eko parkean) zuhaitz bakoitzari bere izena jarri.

-          Txorientzako habiak jarri parkeetan.

-          Parkeak zainduko dituen pertsona bat egotea

             IBAIAK ETA ERREKAK

-          Urtean bitan erreka garbiketa eguna antolatu. Egun bat larunbata izan daiteke herritar guztiak parte hartzeko aukera izateko eta bestea aste eguna.

-          Mendietako iturri naturalak gehiago zaindu.

-          Ibaiak ahalik eta gutxien kanalizatu.

-          Ibaia eta errekak bizidunen bizileku bezala aldarrikatu.

-          Ura eta eraikinen artean espazio naturalak mantendu.

            BERDEGUNEAK

-          Berdeguneak handitu edo gehitu, umeek bertan jolastu ahal izateko.

-          Zakarrontzi gehiago jarri berdeguneetan.

-          Lanpostu berri batzuk sortu parke eta berdegune desberdinak zaintzeko.

            ANIMALIAK

-          Errekak bertako arrainekin birpopulatu.

-          Inpaktu azterketa bat egin ondoren eta oreka ekologikoan lagungarri suertatuz gero bertako espezieak sartu, adib: katagorria.

-          Animaliak ugaltzeko eta bizitzeko leku eta ingurune aproposak sortu, horretarako zuhaitz, zuhaixka eta landare gehiago landatu .

            BASOAK

-          Noizean behin kanpainak egin. Patruilak osatuz eta basora joan garbiketa lanak egitera

-          Basoan dauden landare eta animaliak errespetatuz saiatu obra handirik ez egiten, beraien inguruan aldaketa izugarririk ez suertatzeko.

            ESPEZIE INBADITZAILEAK

-          Espezie inbaditzaileen kontrol zorrotza egin

            ELIKAGAIAK

-          Baserritarrei diru laguntzak eman bertako produktuak lantzeko.

            BESTEAK

-          Herriko apaingarriak material berrerabiliekin eta birziklatuekin egitea

-          Jolas parkeetan patineteentzako aparkalekuak ipini

-          2 hilean behin naturarekin kontaktuan egoteko irteerak antolatzea eskola guztiak elkarrekin

-          San Martzial inguruan kotxeen erabilera murriztu/mugatu

       Hitzaldiak antolatu herritarren sentsibilizazioa lortzeko: zuhaitz autoktonoak, inbaditzaileak, animali motak, hondakinen arazoa… tratatuz.

Udal ordezkariek, Bergarako Udalaren konpromisoa berretsi dute ingurumenaren eta biodibertsitatearen alde lanean jarraitzeko.