Errekaldeko lorategiko zuhaitza bota zuen aurreko astean udal lorazain taldeak. Udalak hiriguneko zuhaitz handien osasun-egoera ezagutzeko azterketak egiten ditu tarteka, kanpoko aditu bat kontratatuta, eta azken azterketan Errekaldeko lizar handi bat egoera txarrean aurkitzen zela jakin ahal izan zen. Adituaren esanetan, zuhaitzaren oinarria usteltzen ari zen eta, beraz, erortze-arriskua zuen. Honela, adituaren aholkuari jarraituz, zuhaitza bota dute udal zerbitzuek.