Bergarako Udaleko Prebentzio zerbitzuak Gurasotasuna gaia lantzeko hitzaldia antolatu du. "Gurasotasuna: zer behar dute gure seme-alabek?” hitzaldia Etxadiko kideek emango dute, hau da, Orientazio Psikologikorako Zerbitzua eskaintzen duten profesionalek bihar, osteguna, 18:00etan Irizar jauregian. Gurasotasuna, haurren beharrizanen errespetuan eta garapena bultzatzen duten ekintzetan oinarritzen da, hala nola, atxikimendua indartzea, jolasaren bitarteko elkarreragina, gatazkarik gabeko komunikazioa..., familia bakoitzaren testuingurua eta aita edo/eta amen trebetasunak aintzat hartuz. Haurrei emandako tratu onek garapen eta ongizate egokia dakarkie. Hartarako, profesionalek familiei haurren beharrak transmititu behar dizkiete, hala nola, arreta, errespetua, heziketa, arauak eta maitasuna. Honek ekarriko du haurrak pertsona bezala, autoestimu onarekin, garatuko direla, era osasuntsu eta zoriontsuan gizartean haziz. Informazio gehiago, hemen; gurasotasuna.pdf. Hitzaldi irekia da eta beraz, ez da beharrezkoa izena aurrez ematea. Edozein zalantza argitzeko ondoko telefonoetara deitu daiteke: 943 779 126/ 943 779 165.

Eranskinak: