Bergarako Udala herriko kirol esparruko II Plan Estrategikoa burutzen ari da, besteak beste, eskola kirola, kirol federatua, partaidetzako kirola eta kirol instalazioen (kirol ekipamenduak zein kirol erabilera duten espazio urbano eta naturalak) arlorako erronkak definitzeko eta orohar herriko kirol arloa hobetzeko neurriak ezartzeko.

Bergarako kirol esparruko agente ezberdinekin biltzen ari gara beharrak antzeman eta ekintza proposamenak jasotzeko; horregatik, ezinbestekoa iruditzen zaigu honen inguruan bergararren iritzia ezagutzea.

Honebestez, bihar ekainaren 15ean, 19:00etan Irizar Jauregian en egingo den bilerarako deialdia luzatzen diegu eragile eta herritarrei.  Izan ere, ekarpenak egin nahi dituen pertsona guztiei irekita egongo da bilera.

Arloa: