Bergarako Udalak, San Martzialgo ingurune naturala babesteko, beste neurri batzuen artean, plastikoen erabilera murrizteko asmoz, edalontzi berrerabilgarriak alokatzeko aukera izango dela azpimarratu nahi du.

Mahaiak, aulkiak eta edalontziak alokatzeko tokia, egunak eta orduak: ekainaren 19tik 21era (biak barne), Udaleko Ur zerbitzuko leihatilan (beheko solairuan), arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.

- Eskatzaile bakoitzeko 150€ fidantza jarri beharko da eta hiru mahaitik gora 300€ (hau da, 4 edo 5 mahai, 300€ko fidantza jarri beharko da).

- Eskatzaile bakoitzak ezingo du 5 mahai baino gehiago eskatu.

- Eskatzaile bakoitzak alokatzen duen mahai bakoitzeko gehienez ere 8 aulki eskatu ahal izango ditu.

- Mahai eta aulkien alokerarekin batera edalontzi berrerabilgarriak emango dira, plastikozkoak gutxitzeko helburuarekin, ez da fidantza gehigarririk jarriko.