Espediente zenbakia: 
LAAU / IDA / 2017 / 0008
Deialdiaren xedea: 

Deialdi honen xedea da lorazaintza zerbitzuko ofizial bat, aldi baterako eta txandakako kontratuarekin, kontratatzea, lehiaketa-oposizioaren bidez.

Halaber deialdi honekin, oposizio-aldia gainditzen dutenekin  Lorezaintza eta lorategietako eta mendiko langileak ordezkatzeko edo aldi baterako premiei erantzuteko lan-poltsa osatuko da.

Kontratuaren iraupena, estimatua, 2017ko uztailaren 20an hasi eta 2021eko ekainaren 4a artekoa litzateke.

Lanpostua sailkapeneko C2 taldekoa da, eta 10. mailari dagokion soldata-maila du. Halaber, 2. hizkuntz eskakizuna dagokio, derrigorrezkoa.

Lan-kontratua lan-jardun partzialekoa izango da, udalak kontrakorik erabakitzen ez badu, eta % 75eko dedikazioa izango du.

Lanegunak eta ordutegia udalak urtean-urtean finkatutakoak izango dira, betiere lanpostuaren izaeraren eta zerbitzuaren premien araberakoak; adibide gisara, Bergarako jaietan, San Martin jaietan, San Martzial jaietan, Erramu Zapatuan eta horrelako jaietan antolatzen den egitarauak eskatzen duen langile-premiari erantzuteko lan egin beharko du, guztiak egutegian aurreikusiko direlarik.

Lanpoltsa: 
bai
Deialdia eta oinarriak
Oinarriak
GAOn noiz argitaratua: 
2017-06-26
Eskaera orria: 
Izangaiek bete beharreko baldintzak: 

Lehiakideen baldintzak:

Oinarrietan jasotakoak eta, besteak beste, ondorengoak:

-          Lorazaintzako erdi mailako teknikari titulua izatea, edo lorazaintza arloan parekidea eta maila altuagoko titulazioa izatea.

-          2. Hizkuntza Eskakizuna  derrigorrezkoa.

-          B motako gida baimena edo baliokide baten jabe izatea.

-          Kontratatuaren hasiera egunean Urriaren 23ko 2/2015 Errege Dekretu Legegilearen 12. artikuluko 7. atalean jasotako egoeran egotea, hau da, langabezi egoeran egotea edo epe jakinerako kontratua izatea Bergarako Udalarekin.

Fitosanitarioak aplikatzeko gaitasuna adierazten duen karneta izatea.

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 
2017-07-06
Onartu eta baztertuak
Onartutako eta baztertutakoen BEHIN BEHINEKO zerrenda: 
Onartutako eta baztertutakoen BEHIN BETIKO zerrenda: 
Hautaketa frogak eta merituen balorazioa
Azterketak

Lorezaintza ofiziala, froga praktikoa

Izenburua: 
Lorezaintza ofiziala, froga praktikoa
Eguna eta ordua: 
2017-07-19 08:00
Lekua: 
Zehazteko
Behin behineko emaitza: 
Oharrak: 
Lorazain ofiziala kontratatzeko deildiaren barruan egindako ariketa praktikoaren emaitzen aurka erreklamazioak aurkezteko epea luzatu egin da, abuztuaren 3ko 13:30ak arte izango dela kontu ematen da.
Merituen balorazioa
Behin behineko puntuazioa: 
Behin betiko puntuazioa: 
Epaimahaiaren kontratazio edo izendapen proposamena
Proposamenaren inguruko oharrak: 
Epaimahaiak puntuazio altuen lortu duen izangaia kontratatzea proposatu du.kontratuaren hasiera data aurreikuspena irailaren 1a da. Erabakia hartzeko izangai horrek langabezian egotea eta enplegu bilatzaile gisa inskribatuta egotea baldintza betetzea ezinbestekoa duela gogorarazten zaio. Udaleko pertsonaleko sailarekin haremanetan jarri beharko da abuztuaren 28an.
Deialdiaren egoera: