Bergarako Udalak, eta zehazki Bergarako Kultura sailak antolatzen duen udako musika beltzaren inguruko zikloa da Berumuga. 2000. urtean jaiotako ekimen honi 2011. urtean Bergarako Kultura sailak BERUMUGA izena jarri zion. Urtez urte indar hartzen joan den zikloa.

  • Bergarako Udalak Debagoieneko eskualde osorako planteatzen dituen kontzertuak dira.

  • Kalitate handiko musikariak batzen ditu, bai atzerritarrak, bai Estatuko musikariak eta baita Euskal Autonomia Erkidegokoak ere.

  • Oro har, eta uda partean are eta gehiago,desorekak izaten direlako kostaldeko eta barnealdeko kultura eskaintzaren artean, eta baita hiriburuetako eta herri txikietako kultura eskaintzaren artean ere. Kultura eskaintza fokalizatzen da kostaldean eta hiriburuetan. Desoreka hori buelta eman nahi dio Bergarako Udalak eta Debagoieneko bailara osoari egindako eskaintza eta desoreka hori neutralizatzera datorrena, kalitatezko kontzertuak eskainiz musika beltzaren zaleak asetzeko helburuarekin.

Aurtengo eskaintzan:

-Shaun Booker.

-The Allnighters.

-Stacie Collins.

-Hendrik Rover.

Beti Espoloian, beti ostiraletan, beti 22:00etan, beti doan.

Arloa: