Aurtengo San Martin feria irailaren 9an, larunbata, ospatuko da eta Oxirondo azokaren aurrean kokatuko da. Hala, egun horretako azokara produktuak saltzera etorri nahi duten ekoizleek izena eman beharko dute uztailaren 20a baino lehen.

Horretarako, udal webgunean bertan fitxategia bete dezakete edo bertatik deskargatu. Honako datuak aurkeztea eta betetzea eskatzen zaie eskatzaileei: eskaera orria (San Martin Feria inprimakia.doc) behar bezala beteta; identifikazio agiria; osasun erregistroaren kopia; Gizarte Segurantzan, dagokion erregimenean, alta emanda dagoela agiria (azken kuota); eta Jarduera ekonomikoetan alta emanda dagoela ziurtagiria

Dena dela, edozein ekoizlek informazio gehiago eskuratu nahi badu, Udaleko Kultura Sailarekin harremanetan jarri beharko du, honako bideen bitartez: 943 779 159 (telefonoz) edo ferixabergara@bergara.eus (e-postaz).