Urte hasiera eta ekaina bukaera bitartean udalerriko 166 eserleku berritu dira: desmuntatu, konpondu, lixatu, barniza eman eta berriro muntatu. Lan horietako gehienak Lanbidek kontratatutako bi pertsonek egin dituzte; pertsona horiek Udaleko Seinaliztapen eta mantenuko brigadan lan egin dute. Kale askotako bankuak berritu dira: Boni Laskurain, Domingo Irala, Errotalde parkea, Matxiategi, Zabalotegi eta beste batzuk.