San Martin feria egunean, irailaren 9an, bi txosna jarriko dira Oxirondo plazan: bata taloena eta bestea odolosteekin. Urtero bezala, Udalak bi txosna horien esplotazioa arautuko duten baldintza pleguak onartu ditu. Hortaz, interesa duten Bergarako irabazi asmorik gabeko entitate edo elkarteei jakinarazten zaie txosna jartzeko ezinbestekoa dutela uztailaren 28ko 12:00ak aurretik izena ematea. 

Horretarako eskaera orriak eta Baldintzen Plegua Udaletxeko Idazkaritzan edo hemen bertan atxikituta daude eskuragarri.