Bidegorriaren Boni-Laskurain zati berria uztailean zabaldu zen, jada erabiltzeko moduan dagoelako. Oxirondo azokatik Ernai kale bukaera arte asfaltatze eta margotze lanak egin ditu Sasoi Eraikuntza SL enpresak; horren aurrekontua 197.858 eurokoa izan da.

Zati berri horrekin, dagoeneko, Bergarako herrigunean bidegorri sarea 3,6 kilometrokoa da: Ernai kaletik hasita Telleria kaleko amaierara.

Eta horri gehitu ahal zaizkio, Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako zatiak: iparraldean Soraluzeraino dihoana; eta hegoaldean, berriz, Telleriako biribilgunean hasi eta Arrasate zein Oñatira dihoazten zatiek ematen diote jarraipena.