Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu Zaborraren, Estolderiaren eta Uraren 2017ko hirugarren hiruhileko tasak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:

Epea:

Ø 2017ko urriaren 9tik 2017ko abenduaren 11ra.

Lekuak eta medioak:

Ø Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2017ko abenduaren 11n.

Ø Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:

          § Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 8:30etatik 13:30etara, edota ostegunetan, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio.

          § Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edota ordainketa pasabidea de la medio: www.bergara.eus.

Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.

Bergara, 2017ko urriaren 2a