webmaster-k Og, 2025-07-17 10:53-n bidalia
Bergarako Udalak Antzuola eta Bergara arteko bidegorriaren hedapenarekin jarraitzen du, udalerriko mugikortasun jasangarriaren aldeko estrategiaren barruan. Laugarren fase honetan, San Antonioko biribilgunetik Urteaga kalearen urbanizazioaren amaierarainoko zatia eraikiko da, oinezko eta txirrindularientzako espazio seguruago eta irisgarriagoak sortuz.
Obra hauen ejekuzioa “Altuna y Uria SA” eta “Asfaltos Urretxu SA” enpresek osatutako UTE batek burutuko du. Proiektuaren aurrekontua 144.250,06 eurokoa da, BEZ barne, eta lanak uda ostean hasi eta negua iritsi aurretik bukatzea aurreikusten da.
Bidegorriaren fase berriak udalerriko garraio alternatiboen sarea osatzen lagunduko du, eta oinezko zein bizikletaz dabiltzanentzako segurtasuna eta erosotasuna hobetuko ditu. Gainera, autoaren erabilera murrizteko eta emisio kutsatzaileak gutxitzeko helburua ere badu, Bergarako Udalaren clima eta ingurumen estrategiarekin bat eginez.
Udal ordezkariek adierazi dutenez, “azken urteotan egindako inbertsioei esker, Bergarak gero eta herri irisgarriagoa eta jasangarriagoa izateko bidean aurrera egiten jarraitzen du. Bidegorri sarearen hedapenak herritarren bizi kalitatea hobetzen du eta garraio ohitura osasungarriagoak sustatzen ditu”.