Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten zaie Zaborraren, Estolderiaren eta Uraren 2017ko laugarren hiruhileko tasak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:

Epea:

-2018ko urtarrilaren 8tik 2018ko martxoaren 12ra.

Lekuak eta medioak:

-Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2018ko martxoaren 12an.

-Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:

              -Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 8:30etik 13:30era, eta ostegunetan, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio.

               -Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edo ordainketa pasabidea de la medio: www.bergara.eus.

Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.