Urtarrilaren 12an, ostirala, Amorante musikaria izango da Seminarixoan, 20:00etan. Sarrera 8 euro izango da. 

Iban Urizar musikari elgoibartarra bakarrik igotzen da agertokira. Aldean darama gitarra, ukelelea, tronpeta, harmoniuma, zintzarria eta perkusio tramankuluak; eta loop bat darabil soinu horiek guztiak nahastu eta horiekin eraiki eta apurtzeko.

Folka zentzu oso zabalean ulertuta, tradizioa eta inprobisazio askea bat egiten ditu Amorantek. Iaz Musika Bulegoaren saria jaso zuen.

Sarrerak salgai daude dagoeneko Seminarixoko txarteldegian: urtarrilaren 11n, osteguna, 18:00etatik 20:00etara bitartean; eta urtarrilaren 12an, emanaldiaren egunean bertan, kontzertua hasi baino ordubete lehenago. Eta, baita ere, www.ticket.kutxabank.es plataforman.

Arloa: