Bergarako Udalak Lurraldebus zerbitzuak gure bailaran murrizketak izan dituela salatu du. Horrekin batera, Foru Aldundiari zerbitzuaren erabilera eta asebetetzearen balorazioa egiteko eskatu nahi dio. Udalak herritarren artean inkesta bat zabaldu du, erabiltzaile eta herritarren iritzia ezagutu eta proposamenak egin ahal izateko.

Inkesta eskuratzeko eta betetzeko bi modu daude:

• Udaleko www.bergara.eus webgunean.

• Udal eraikin hauetan: Udala (udaltzaingoan), Liburutegia, Agorrosin, Osintxuko liburutegia, Labegaraieta kiroldegiko taberna, San Joxepe elkartea, Miguel Altuna institutua eta Irizar jauregia.