Euskara da izaera eta izana ematen diguna, eta berau egunerokoan indartzen jarraitu nahi da. Testuinguru horretan, Udalak epe berriari aurre egin nahi dio. Horregatik, Euskararen 2018 eta 2022 arteko Plan Estrategikoaren oinarriak jarri nahi ditu. Beste urrats nabarmen bat eman nahi da udalerrian euskararen erabilgune berriak sortu eta orain arteko guneak aberasteko.

Horretarako, gure oraina eta etorkizuna zehaztuko duen bide-orri hori marrazteko, ezinbestekoa da udalerria osatzen duten herritar eta eragileekin batzartzea. Partaidetza sustatuz, herrirako, guztiondako, oinarriak eraikitzen jarraituko dugu.

Zer da Euskararen Plan Estrategikoa? Planak herriko arlo desberdinetan euskara normalizatzeko eta indartzeko bideratuko diren programak jasoko ditu. Horrez gain, aipatu beharra dago udal barrurako ere beste plan bat egingo dugula.

Plana diseinatzeko, herri mailako parte-hartze prozesua bideratuko dugu eta, bestetik, udal barruan ere landuko dugu herrira, kanpora begira, proiekzio handiena duten departamenduekin.

Lanketa honen abiapuntu gisa udal webgunean oinarrizko dokumentu bat zintzillikatu da, parte-hartze prozesurako lagungarri izango dena. Bi saio horietan jasotako ekarpen eta hausnarketak Euskara Batzordera eramango dira eta han alderdiek ekarpen gehiago egingo dizkiete. Hori osatuta, udal osoko bilkura eramango da plana. Aurreikuspenen arabera, maiatzean onartu ahal izango litzateke Euskararen Plan Estrategiko berria.

Oinarrizko dokumentu hau esegi da udal webgunean Euskararen atalean. Dokumentu horrek jasotzen ditu euskararen egoeraren datuak, aurrera begira lehentasunak ezartzeko irizpide nagusiak, eta bideratzen diharduten jarduera nagusiak. Asmoa da paper horren gainean herritarrok eta eragileok hausnartzea, eta bide-orri berria idaztea, nondik joko dugun.

Otsailaren 28an eta martxoaren 14an egingo dira bilera ireki horiek Udal osoko bilkura aretoan 18:30ean. Horretarako, ahal den heinean eskatzen dute aurrez konfirmatzea formulario hau baliatuta.

Taldetan banatuta, lehenengo saioan orain arteko bidearen balorazioa egingo da: zer hobetu, zer gehitu, zer kendu… Eta bigarrenean, ordurako zehaztutako lehentasunezko arlo batzuetan sakonduko da. Batzar horietara oinarrizko dokumentua eramango da. Dokumentu hori guztiz irekia da, abiapuntu bat. Eta horren gainean idatziko da oraina eta etorkizuna.

Asmoa da gizarteko arlo guztietan hizkuntza ohituretan eragitea eta horretarako baliabideak erraztea. Detektatuko dituzte ahulezia handienak eta baloratuko dira orain arte jomugan izan diren arloak.

Arloa: