Datorren astean hasiko ditu Bergarako udalak, Pentekoste jaiak prestatzen hasteko bilerak. Jaiak adin tarte guztientzako izatea nahi da, bergarar guztiek aurki ditzaten gustoko ekintzak. Horretarako, eragile ezberdinekin batzarrak egingo dira denon gustuko ekitaldiak detektatu eta programatzeko:

-Martxoaren 6an, 19:00etan, Udaletxean: talde eta eragileekin bilera.

-Martxoaren 7an, 18:00etan, Azokako gune librean: guraso elkarte ezberdinekin.

-Martxoaren 9an, 16:00etan: San Joxepe elkartean: jubilatuekin.

-Martxoaren 9an, 18:30ean, Udaletxean: 6. mailako umeekin.

-Martxoaren 9an, 20:00etan, Gaztelekuan: gaztetxoekin.

Eta, azkenik, martxoaren 20an, Jai Batzordea batuko da.