Seminario azpian aparkalekuak egitea herritarrek aspalditik daukaten nahia da eta Udal gobernuak hori gauzatuko du. Hala agindu zuen udal programan eta herritarrek behin eta berriro jakinarazi dute horren premia handia dutela. Are gehiago, Udalak uste du ekipamendu horrek bergararren bizi kalitatean eta Bergararen hazkundean eragin handia izango duela. Horregatik, 2018ko udal aurrekontuetan 1.400.000 euro bideratu ditu proiektu honetara; horrekin lotuta Udalak 1.120.000 euroko kreditua eskatuko du.

Errege Seminarioko patio azpian aparkalekuak egiteko prozeduraren lehen pausoak eman dira. Aurreproiektua egiteko pleguak onartu dira eta kontratazio epea zabaldu da. Horren kontratazioa prozedura negoziatuaren bidez egiteko, 35.695 euroko –BEZ barne- lizitazio oinarria onartu da.

Errege Seminarioko patioko lur azpian –oin batean- errotazioko aparkalekuak eraikitzeko proiektu teknikoaren idazketaren kontrataziorako baldintza administratiboen pleguak onartu dira. Ikus planoa: ibargarai_lur_azpiko_aparkalekuak.pdf