Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak elurragatik abisu laranja ezarri du gaur, astelehena, arratsaldeko 18:00etatik astearteko eguerdiko 12:00ak artean.

Iragarpenaren arabera gaur goizean zehar elur-kota 700-800 metroan egongo da, arratsaldean 300-500 metrora jaitsiko da eta gauean, berriz, 200-300 metro ingurutan egongo da. Bihar (martxoak 20) trumoi-ekaitza eta txingorra izateko probabilitateaa handia da.

Bergarako Udalak elurteetarako prebentzio protokoloa martxan jarri du. Gatza prest dago baita elurraren kontrako baliabide eta ekipamendu guztiak, eta asteartean 06:00etatik aurrera Udal brigada eta Udaltzaingoa lanean egongo dira sarbideak libre egotea errazteko.

Era berean, Udalak herritarrei eskatu die, elurte edo izotz kasuan, erantzukizunez jokatzeko eta ahal den heinean auto pribatua erabiltzea ekiditeko.