Maiatzaren 5etik ekainaren 30era 'Ekonomia Zirkularrean Trebakuntza: negozio ereduen balioa areagotzeko bideak' ikastaroa eskainiko dute UNED Bergara Ikastetxe Elkartuak eta Udalak. Ikastaroa Irizar jauregian emango da larunbatetan, 9:30etik 14:30era arteko ordutegian gaztelaniaz.

Ikastaroan landuko diren ildo nagusiak hauek izango dira:

1. Ekonomia Zirkularraren kontzeptua.

2. Ekonomia Nagusiaren hastapenak.

2.1. Kapital naturala zaindu eta hobetu.

2.2. Baliabideen erabilera optimizatu.

2.3. Sistemaren efikazia sustatu.

3. Ekonomia Zirkularraren ezaugarriak.

3.1. Hondakinik gabe diseinatu.

3.2. Aniztasunaren bidez erresilientzia handitu.

3.3. Iturri berriztagarrien energiaren erabilera.

3.4. Sistemetan pentsatu.

3.5. Ur-jauzietan pentsatu.

4. Ziklo biologikoa.

5. Ziklo teknikoa.

6. Kasu baten azterketa.

Irakasleak honako hauek izango dira: Aitor San Francisco Lasa (Impact Hub), Josune Razkin García (Impact Hub), Ángela Goyoaga Gortazar (Haiku Futón), Eduardo Sánchez Pérez (Emaús Fundazioa), Gustavo Vargas Silva Dk (Universidad Pontificiaria Boliviana), Iban Lizarralde Madina (ESTIA), Iñigo Blanco Sarnago (Mondragon Team Academy), Iñigo Ruiz de Apodaka Sobrón (Orkestra), Leire Mancisidor Uranga (Mundi Ventures), Mikel Serrano Palma (Motorlan), Oskar Santamaria Álvarez (Basque Culinary Center), Xabier Gorritxategi Retolaza (CEDE) eta Yeneko Lozano Arbea (Circular Hub).

Izena emateko epea zabalik dago eta interesatuek UNED Bergara Ikastetxe Elkartura jo beharko dute izena ematera apirilak 24 baino lehenago. Matrikula eta tasak 440 euroko kostua dute. Informazio gehiago: hemen.