Hamalaugarren aldiz, Bergarako Musika Eskolak, Udalaren laguntzarekin 'Apirilean Musika' programa aberatsa antolatu du. Dagoeneko hasita hilaren 27ra bitartean musika eskaintza erraldoia izango da herriko hainbat eta hainbat gunetan.

Mota askotariko tailerrak izango dira, baita kontzertu didaktikoak ere; eta, jakina, emanaldi ugari. Eta ekintza guzti horiek hainbat gunetan sakabanatuko dira: Musika Eskola, Seminarixoa, Aroztegi, Zabalotegi, Udal pilotalekua eta Mariaren Lagundiaren eliza.

Ekintza guzti horien artean azpimarratzea, besteak beste, igande honetan, apirilak 15, Seminarixoan bi saiotan, 17:30ean eta 19:00etan (programan gaizki datoz emanaldi honen orduak) eskainiko den 'Ahotsak airean eta Erlauntzaren sekretua' ikuskizuna, Hasiberrien abesbatza, Haurren abesbatza eta Talde Instrumentalaren eskutik.

Hemen kontsultatu egitarau osoa: apirilean_2018.pdf.

Eranskinak: 
Arloa: