Pentekoste jaietako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketara 17 lan aurkeztu ziren (beste bat erretiratu egin zen), eta horietatik Aitor Marauri Jauregik sortutako 'Airean balantza eta Pentekosteetan dantza' izan da aukeratua.

Astebetean erakusgai egon dira 17 lanak Aroztegin eta Udal webgunean. 186 pertsonek eman dute botoa eta, era berean, Jai batzordeak ere egin du bere aukeraketa.

Zorionak Aitor Marauri Jauregiri!! Eta gozatu jaiak!!