Asteburuan Bergarako Orfeoiak eta Bergarako Txistulari Bandak emanaldi bana egingo dute Seminarixoan.

Bergarako Orfeoiaren kontzertua ostiralean, maiatzak 4, izango da 20:00etan.

Bergarako Txistulari Bandak, berriz, txistu eta piano kontzertua eskainiko du igandean, maiatzak 6, 13:00etan.

Bi emanaldiak doan izango dira, eta sarrerak Seminarixoko txarteldegian hartu beharko dira, aforoa bete artean.

Arloa: