Bergarako Udalak, San Martzialgo ingurune naturala babesteko, beste neurri batzuen artean, plastikoen erabilera murrizteko asmoz, edalontzi berrerabilgarriak alokatzeko aukera izango dela azpimarratu nahi du.

Mahaiak, aulkiak eta edalontziak alokatzeko tokia, egunak eta orduak honako hauek izango dira: ekainaren 19tik, asteartea, ekainaren 21era, osteguna (biak barne), Seminarixoko leihatilan, 18:00etatik 20:00etara.

Eskatzaile bakoitzak:

-28 euro ordaindu beharko ditu mahai bat, 8 aulki eta 8 edalontziren truke.

-150€ fidantza jarri beharko du mahai bat, bi edo hiru alokatzaileagatik; hiru mahaitik gora, aldiz, 300€ (hau da, 4 edo 5 mahai, 300€ko fidantza jarri beharko du).

-Ezingo du 5 mahai baino gehiago eskatu.

-Alokatzen duen mahai bakoitzeko gehienez ere 8 aulki eskatu ahal izango ditu.

-Mahai eta aulkien alokairuarekin batera edalontzi berrerabilgarriak eta zabor poltsak emango dira, ez da fidantza gehigarririk jarriko.

-Mahaiak eta aulkiak ez alokatu arren, edalontziak 1 €ean jasotzeko aukera izango da.

-Edalontziak itzuliz gero, bakoitzeko 1€ itzuliko da.