Udalak Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten die Merkatu eta Merkatu-txikia tasen 2018ko 2. hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:

Epea:

-2018ko ekainaren 15etik 2018ko abuztuaren 16ra.

Lekuak eta medioak:

-Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2018ko abuztuaren 16an.

-Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:

              -Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 8:30etatik 13:30etara, edota ekainaren 21erarteko ostegunetan, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara, debitu- nahiz kreditu-txartela, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio.   -Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edota ordainketa pasabidea dela medio: www.bergara.eus.

Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.