Udalak San Migel Aritzetako indusketara bisita antolatu du uztailaren 14rako. Adituen esanetan bertan aurki daitezke Bergarako lehen aztarnak eta Iosu Etxezagarrak gidatutako taldeak lanean dihardu bertan.

Indusketako emaitzak ikusi eta azalpenak entzuteko aukera izango da uztailak 14ean 11:00etan. Ordubete inguruko iraupena izango du bisitak eta euskaraz eskainiko da.

Interesatuek Laboratorium museoan eman beharko dute izena: telefonoz (943 769003), e-postaz (laboratorium@bergara.eus) edo museora hurbilduta. Ordutegia da astelehenetik larunbatera (biak barne) 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara; eta igandetan 10:00etatik 13:00etara. Izena emateko azkeneko eguna uztailaren 13a, ostirala, izango da 12:00etan.

Bisitara joateko autobusa antolatu da; 10:30ean irtengo da udal pilotalekutik.