Ostegunean, uztailak 12, Markeliñe taldeak 'Chef Nature' kale antzezlana egingo du San Martin plazan, 19:00etan.

'Chef Nature' aire zabalean dagoen jatetxea da, berezko ortuarekin. Mahikideak, bere mobilak eta pantaila guztiak baztertuz, berriz naturarekin birkonektatuko dira. Proposatutako menua, magikoa, harrigarria, terapeutikoa eta oso dibertigarria izango da.

Bere prestaketarako, Markeliñek bere sukaldean ohiko diren osagaiak erabiliko ditu: erritmoa, keinuetan oinarritutako antzerkia eta hainbat materialekin landutako jokoa. Hau guztia gatz pixka batekin eta ondo kudeatuta. On Egin!!

Arloa: