Bergarako Euskaraldiaren baitan Udako Argazki Lehiaketa antolatu da. Argazkiak munduko edozein bazterretan egin ahalko dira baina protagonistak bergararrak izan beharko dira eta ahobizi edo belarriprest izango diren irudikatu beharko dute.

Ahobizi edo belarriprest izango diren irudikatzeko irudimena, keinuak edo emoticonoak erabili beharko dira. Sormena eta originaltasuna baloratuko dira, eta ezinbestekoa da argazkian agertzen diren guztiak bergararrak eta 18 urtetik gorakoak izatea.

Irailaren 16a izango da argazkiak aurkezteko azken eguna, eta nahi beste argazki bidali ahal izango dira. Argazkiarekin edo argazkiekin batera egilearen e-posta eta telefonoa zein argazkiaren azalpena gehitu beharko dira. Argazkiak e-postaz bergaraeuskaraldia@gmail.com edo whattsappez 605 712469 telefonora bidali beharko dira. Era berean, sare sozialetan ere partekatu daitezke: Facebook Euskaraldia Bergara, Twitter @bergaraeuskaral edo Instagram Euskaraldia Bergara

Saria Euskal Herriko produktuez osatutako otarra izango da.

Animatu eta parte hartu!

Arloa: