Ostegunean, abuztuak 2, Ganso & Cia konpainiak 'Babo Royal' kale antzerkia eskainiko du Errotalde jauregian (Santa Ana parkean), 20:00etan.

50 metro koadroko inperioa, burutik jota dagoen erregea eta trobalari bitxia. Lurralde txiki horretan xelebrekeria da halabeharrez jaun eta jabe.

Tronpeten soinua entzun eta banderak astintzearekin bat, hasiko da ospakizuna. Guztiok gonbidatuta daude desfile, borroka eta torneoan parte hartzera, baina erregearen nahia fantasia bihurtuko da.

Babo Royal jolasa da, non hierarkiak trukatzen diren, non egunerokotasunak harritzen duen, non ondorioz normaltasuna eta zentzuzko jarrerak debekatuta dauden.

Hona hemen abuztuko kultura eskaintza osoa:

Eranskinak: 
Arloa: