Herritarrentzako Arreta Zerbitzua Udaletxearen baitan kokatzeko barne erreformako lanen lizitazioa zabaldu da. Enpresek abuztuaren 20a aurretik aurkeztu beharko dituzte beraien proposamenak.

Obren lizitazioa eta gauzatzea hiru lotetan banatuta dago:

1.go Lotea. Obra orokorra. Udaletxearen beheko oinean kokatutako bi espazio egokitu behar dira: Idazkaritza-Erregistroa eta lehen Turismo Bulegoa zena (115,05 metro karratu guztira).

2. Lotea. Klimatizazioa-Berrikuntza. Beheko oinaren aire berrikuntzaren sistema berritzea. Sabaiko bentiladoreak jarriko dira.

3. Lotea. Elektrizitatea-Argiteria. LED argiak jarriko dira eta instalazio elektrikoa lanpostuen banaketa berrira egokituko da.

Aurrekontua

Obra guztiaren aurrekontua 151.591,92 eurokoa izango da (BEZ barne). 1.Lotea. Obra orokorra: 91.701,14 euro (BEZ barne). 2. Lotea. Klimatizazioa-Berrikuntza: 32.924,93 euro (BEZ barne). 3. Lotea. Elektrizitatea-Argiteria: 26.965,85 euro (BEZ barne).

Obra osotasunean bi hilabeteko epean bukatu beharko da. Udalaren aurreikuspena da 2018 bukatu aurretik eginda egotea.